Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzekoGure cookien politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu . Cookie guztiak onar ditzakezu "Cookieak baimendu" botoia sakatuz, edo konfiguratu edo haien erabilera baztertu, "Cookieak konfiguratu" klikatuz.
Behar-beharrezkoak diren cookieak izaera teknikoa dutenak dira, web orriak zuzen funtzionatzeko aktibatuta egon behar direnak, baita cookieen doikuntzari dagozkion zure lehentasunak gorde ahal izateko ere.
Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, zeinak esaterako, guneko bisitari-kopurua neurtzea edo orrialde ospetsuenak ezagutzea ahalbidetuko digun. Cookie horiek aktibatzen badituzu, gure webgunea hobetzen jarraitzen lagunduko diguzu, betiere, erabiltzaileen interesetan oinarrituta.
bizkaiko medikuen elkargoa
colegio de médicos de bizkaia
Bilatzailea :
Menura itzuli
Lehenbiziko urtean, 2012an, Bizkaiko Medikuen Elkargoak Osasunarekiko Konpromisoaren Saria Anna Ferrerri, Vicente Ferrer Fundazioko presidenteari, eman zion, hark zuzentzen duen GKEak Indiako Anantapur barrutian egiten duen lan bikaina aintzatesteko. Elkargoak lan hori saritzeko erabaki hartua zuen erakundeak behartsuenei laguntzen dielako, bestela jasoko ez zuten osasun-arreta bermatuz.Gurean, Indian eta antzeko beste herrialde batzuetan ez bezala, osasun-sare bikaina daukagu, bi sistemek osatua: osasun publikoak eta osasun pribatuak. Gure iritziz, bi sistema horiek ezinbestekoak dira, osagarriak direlako. Osasun-sistema pribatuak, ordea, ez du ospea hartu behar osasun-sistema publikoaren gabezien kontura. Halaber, osasun publikoak ezin hobeto funtzionatu behar du eta, gurean, herritar guztientzako izan behar du.
Gaur egungo krisiaren eta, beharbada, baliabideen erabilera eta gestio desegokiaren ondorioz, osasun publikoa izugarri ahuldu da.
Osasun-sistema bat antolatzea oso garestia da. Eta ez dugu ahaztu behar sistema publikoa sortzeko eta mantentzeko guztiok jarri dugula gure aldetik. Euskadiko errealitatea desberdina da; estatuko gainerako erkidegoetan, ordea, jende asko gaizki pasatzen ari da. Sistema ez suntsitzeko, gizarte zibilak eta osasuneko profesionalek bat egin dute. Hainbat plataforma antolatu dituzte eta talde sendo bat osatu dute, lortzeko hainbeste ahalegin egindako ondasuna zaintzeko eta babesteko.
Bizkaiko Medikuen Elkargoa guztiontzako kalitatezko osasun publikoaren alde dago. Horregatik eman dio Elkargoak Osasun Publikoaren aldeko Mugimenduari Osasunarekiko Konpromisoaren 2. Saria. Mugimendu hori berez sortu zen eta ondasun unibertsal bat, hau da, osasun eskubidea babesten eta ziurtatzen duten ekintzen eta elkartasunaren isla da.
Bizkaiko Medikuen Elkargoaren urteko ospakizunean, joan den otsailaren 15ean, gure presidente Cosme Naveda doktoreak Paulino Cubero doktoreari, Madrilgo Osasun Zentroetako Zuzendaritza Taldeen Plataformaren eledunari, eman zion saria, mugimenduaren izenean jaso zezan. Cubero doktoreak esan zuen sari gehiago jasota zegoela, baina jakinarazi ziotenean Bizkaiko Medikuen Elkargoak Osasunarekiko Konpromisoaren 2. Saria eman nahi ziola, pentsatu zuela sari desberdina zela, saritzen zuen horretan uste osoa zuen erakunde batek emango ziolako.
COLEGIO DE MÉDICOS DE BIZKAIA · BIZKAIKO MEDIKUEN ELKARGOALersundi, 9 - 1ª Planta - 48009 Bilbao · 94 435 47 00 · colegio@cmb.eus