Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Onar ditzakezu botoian klikatuz.
bizkaiko medikuen elkargoa
colegio de médicos de bizkaia
Bilatzailea :
Menura itzuli
Ongi etorri Bizkaiko mediku guztien etxera.
Sarrerako ate honen bitartez nahi dugu Bizkaiko Medikuen Elkargoaren eta elkargokideen arteko harremana, batetik, eta Elkargoaren eta herritar eta erakundeen arteko harremana, bestetik, zuzenagoa, eraginkorragoa eta hurbilagoa izatea; eta asmo hori egi bihurtzeko lan egiten dugu.
Tresna honen asmoa da Elkargoak sortutako zerbitzu guztiak profesionalen eskura jartzea, informazioa emateko eta bi norabideko komunikazioa faboratzeko, eta baita izapide administratiboak errazteko ere. Espero dugu erabilgarria izatea.
Eta espero dugu, baita ere, pazienteekin, instituzio publikoekin, beste erakunde batzuekin eta pazienteen elkarteekin komunikatzeko bidea izatea. Gizarteari Medikuen Elkargoa medikuntza-jardueren independentzia arautzen eta bermatzen duen eta lanbidearen irizpide etiko eta deontologikoa zuzen aplikatzen dela ziurtatzen duen elkargoa dela helarazten jarraitzeko kanala izatea. Halaber, herritarren kezka, ikuspegi eta oharrak jaso nahi ditugu.
Gaur egun komunikazioa funtsezkoa da. Horregatik, mediku guztiei eskatzen diegu web-orri hau joan-etorriko bide gisa erabiltzea, hau da, eskatutako informazioa arin eta modu eraginkorrean jasotzeko eta, orobat, kezken berri emateko tresna gisa, Elkargoak behar bezala erantzungo duenaren uste osoarekin.
Cosme Naveda.Presidentea.
COLEGIO DE MÉDICOS DE BIZKAIA · BIZKAIKO MEDIKUEN ELKARGOALersundi, 9 - 1ª Planta - 48009 Bilbao · 94 435 47 00 · colegio@cmb.eus· Garapena: GesCol, PKF ATTEST-ek ·